GURI BURUZ...
Gure elkartea, "Pilota Tour", Euskal Herriko zonalde desbernitatik gatozen EHUn Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietan gradutako ikasle oiz osatuta dago; kirol maitale sutsu eta euskaldunak gara. Gure formazio urteetan eta esperientzia pertsonalen bitartez bereganatutako jakintzaz baliatuz, blog honetan aurki dezakezuen programa diseinatu dugu, guretzat hain garantzitsua den ondare kulturala EHko turismoarekin uztartzeko asmoz.
HELBURUA
Programa honen helburua Euskal Pilota
eta turismo aktiboa uztartzea da, horrela, atzerritik zein gainontzeko penintsulako eskualdeetatik datozen turistek euskal kulturaren ondare den Euskal Pilota ezagutu dezaten, jadanik ezagunak diren beste elementuez gain. Horretarako, Euskal Herriko probintzia desberdinetan garatu diren Euskal Pilotaren modalitateen ariketa-saioak bereganatzen dituzten "paketeak" eskaintzen dizkizuegu, noski, eskualde bakoitzeko paketea desberdina izanik, euskal kulturara gehiago hurbiltzeko eta Euskal Herriaren historian zehar hain ospetsuak izan diren jokoen oinarriak ulertzeko asmoz, familiarekin ondo pasatuz. Era berean, paketeek bestalako jarduerak barneratzen dituzte, blogean aurrerago azalduko dugun bezala. Horrela, Euskal Herriaren historiaz, kulturaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dizuegu prezio on batekin.
OHARRA:
Mesedez, sakatu testu honen azpian dagoen "Iruzkinak" estekan zuen oharrak, iradokizunak eta balorazioak uzteko.
"PilotaTour-eko" langileak


Blog hau oso erabilgarria suertatu zaigu Bilbon igaro dugun astea planeatzeko.
ErantzunEzabatuEskerrik asko!
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu1. Irizpide nagusiak:
EzabatuIturri ezberdinak erabili dituzte,blog eta web-orri ugari kontsultatu dituzte, baita elkarrizketa bat ere. Ordenari dagokionez, bloga txukuna da eta zehaztasunez idatzita dago. IKT tresnei dagokienez ordea, bideoak erabili dituzte, baina argazki bakarra, audiorik ez eta fororik ere ez. Diseinua sinplea da, baina erabiltzeko erraza. Hala ere, bideoei dagokionez, batean ere ez dira haiek agertzen; honek bloga urrunekoagoa egiten du. Hizkuntza aberatsa erabiltzen da, baina akats gramatikal batzuk zuzen daitezke.
2. Irizpide zehatzak:
Antolatzaile motari dagokionez, asmatu daiteke pribatua dela. Instalazioei ere eta nori zuzenduta dagoen bere garrantzia ematen diete. Material baliabideak ere zehazten dira, helburu nagusiak ere argi uzten dira, jarduera motak, kopurua, aurreikusitako gastuak..ongi zehazten dira. Gainera, intereseko estekak jarri dituzte, baita haiekin kontaktatzeko korreoa eta telefonoa ere.
3. Beraz, esandakoa kontuan hartuz, nik 8 bat jarriko nieke
4. Naia Lopez, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1.maila
Blog hau oso ondo pentsatuta dagoela uste dut. Egitura oso sinplea duen arren, informazio ugari eskaintzen du, eta helburua zein den argi geratzen da. Zehaztasunez adierazten dituzte egin beharreko saioak eta hauetan burutuko diren ariketa ezberdinak. Informazio iturri dezente erabili dituzte, eta hauek ondo sailkatu dituzte. Testua argia den arren, akatsen bat aurkitu ahal da, baino hauek ez dute ulerpena galarazten. Aukeratutako bideoak eta jarritako itzultzailea bloga aberasten dute, baina blogaren egileen argazkiren bat faltan botatzen dut. Hortaz aparte, ondo etorriko zitzaiokeen lanari elkarrizketaren bat edo izena emateko orriren bat gehitzea. Dena den, benetan blog batean funtsezkoa dena guztiz betetzen du. Ideia nagusia ondo jorratzen dute, gastuak, ordutegia eta nola apuntatzea argi uzten dute eta saio bakoitzean zer egingo den azaltzen dute.
ErantzunEzabatuHau guztia kontuan hartuta, Bloga oso erabilgarria dela uste dut. Horrexegatik 8,5eko balorazioa ematen diot.
Iraitz Azkarate Argote, JFKZ-n fakultatea 1. maila
Blogga oso landua dagoela uste dut, informazio iturri desberdinak erabili dituzue. informazioa modu egokian dago antolatuta eta hizkuntza aldetiknahiko ondo dago ere.
ErantzunEzabatubaliabide desberdinak erabili dituzue, esaterako elkarrizketak eta bidioak. baliabide hauek oso erabilgarriak dira interesa dutenek obeto ulertzeko zertan datza.
alde teknikoa kontuan izanda, beneteko erakundea dirudi izena emateko etab...
guzti hau kontuan izanda nire nota 8,5 da
1- Irizpide naguasiak:
ErantzunEzabatuBlogg-ak itxura ona du. Lehenengo begiradak gehiago irakurtzeko naia sortzen du eta. Txukun eta dotore dago dena ordenatua eta era ulergarrian antolatua. Iturri desberdinak erabili dira baita blogg-aren garapenerako eta hizkuntza erregistroa egokia da. Blogg-ean, youtub-etik ateratako bideoak aurkitu daitezke, baina berauek sortutakoak balio handiagoa emango ziekeen.
2- Irizpide zehatzak:
Jardueraren sarrera eta deskribapena aurkitzen dugu. Baita blogg-aren eta proiektuaren egitasmoari buruzko informazioa. Hainbat lasterbidez osatuta dago blogg-a non instalazioen informazioa aurkitzen dugu.Materialari buruzko informazioa ere aurki ditzakegu. Gastu en informazioa aurkezten digute, naiz eta irabazien informaziorik ez diguten ematen. Jarduera moten deskribapen oso zehatza dugu blogg-ean, informazio oso baliagarria dena.
3- Balorazioa:
Guzti hau kontutan harturik, nire nota 7,5 bat izango litzateke.
4- Mikel Rodriguez, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. Maila.
Blog hau ideia paregabea dela uste dut. Izan ere, erabilterraza da eta irakurtzen zoazen neurrian ondorengo orriak irakurtzeko griña pizten zaizu. Hainbat IKT tresna erabili dituzte bideo, argazki eta abarrekin. Nahiz eta ortografia akatsen bat egon hizkuntza maila ona erabili dute. Lana hobetzeko elkarrizketaren bat gehituko nuke.
ErantzunEzabatuIrizpide zehatzei dagokienez, helburua ondo zehazturik dago eta erabiliko diren instalazioen informazioa argi adierazita dago.Gainera, jarduera mota asko eta ondo zehazturik daude.
Horregatik, nire nota hurrengoa da: 8'5
Julio Pastrian, JFKZ-en fakultatea, 1.maila
1. Irizpide nagusiak:
ErantzunEzabatuIkusten denez, bloga osatzeko garaian iturri ezberdinak erabili dituzte eta honez gain elkarrizketa bat ere egin dute. Itxurari dagokionez, bloga txukun eta ondo antolatua dagoela ikusten da eta orokorrean zuzen idatzita dago, akats gramatikal batzuk ikusi daitezkeen arren.
IKTak aztertzerakoan, bideoak erabili dituztela ikus dezakegu, baina hortara mugatzen dira gehienbat.
2. Irizpide zehatzak:
Irizpide zehatzak aztertzerakoan antolatzaile mota pribatua dela antzeman dezakegu. Helburua zein izango den eta instalazioak zein diren ere argi azaltzen da. Beste alde batetik, erabiliko dituzten material baliabideak, jarduera motak, gastuak..ongi zehazten dira.
3. Hau guztia kontuan hartuta, nik 8 bat jarriko nieke
4. Xiker Lizasoain
Aupa talde hemen duzue nire iritzia zuen blogari buruz:
ErantzunEzabatuEbaluazio irizpide orokorrak:
Datuak jasotzeko iturri desberdinak erabili dituzue elkarrizketa, liburuak, blogak eta web-guneak
IKT tresnak erabili dituzte, hala nola, bideoak argazkiak eta beste web-gune bisitatu dituzte informazioa bilatzeko
Blogaren antolaketa oso ona, erraz aurkitzen dira gauzak eta ondo ulertzen da.
Kolaborazio lana ikus daiteke blog honetan egindako lanean
Hizkuntzaren aldetik, oso ondo landua eta egokitua
Ebaluazio irizpide zehatzak:
Landuko duten jarduera garbi azaltzen dute beraien sarreran. 3 paketeen azalpen txikia ere jarri dute eta landuko diren espezialitateak ere
Faltan botatzen dut ze erakunde mota osatzen duten. Informazio atalean paketeen prezioak jarri dituzte eta instalazioak eta materialen gastuak jarri dituzte
Paketeen jarduerak non burutuko diren oso ondo azaltzen dituzte
Beraiekin kontaktuan jartzeko telefonoa eta korreo helbidea jarri dute, baita bloga ebaluatzeko inkestatxo bat
Errefentzia iturri asko erabili dituzte eta modu egoki eta ordenatu batean adierazita
Azkenik zuen blogaren kalifikazioa (0-10): 9
Ander Egurrola Uruñuela JFKZ 1. maila
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu1. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez, esan beharra dago informazio iturri ezberdin asko erabili dituztela, blog eta web-orri ugari eta baita elkarrizketa bat ere. IKT tresnei dagokienez, diseinua erraza da eta erabiltzeko erraza eta garbia; bideo eta argazki ugari erabili dituzte, baina nik hauetaz gain beste IKT-renbat ere jarriko nioke, bloga aberatsago egiteko. Gainera bideo guztietan profesionalak ageri dira eta bloga aisialdira zuzendua dagoela jakinda nik maila baxuagoko pilotarien bideoak jarriko nituzke. Beste aldetik hizkuntza aberatsa eta ulertzen erraza da.
ErantzunEzabatu2. Ebaluazio irizpide zehatzai dagokienez, ondo antolatua dago. Material baliabideak ondo zehaztuak daude eta helburuak ere argi uzten dira. Gainera interesaturik egon ez gero erraz jar zaitezke beraiekin kontaktuan, korreoa eta telefonoa eskuragarri uzten dituzte eta.
3. Kalifikazioari dagokionez, hau da nire nota: 9
4. Maria Mugica Zubeldia, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.
Blog hau oso interesgarria irudtu zait. Oso argi eta txukun agertzen da informazioa eta diseinua nahiko erakargarria da. Ikusi daiteke informazioa lortzeko hainbat iturri desberdin erabili dituztela eta horrek aberastasun handia ematen diola uste dut. IKT tresna desberdinak erabili dituztela ikus daiteke, nahiz eta bideoak youtubekoak izan eta ez beraiek sortutakoak. Ortografia akats gutxi batzuk egon harren ez dute informazioaren ulermena ostopatzen, beraz hizkuntza aldetik egokia dela esango nuke. Helburua argi azaltzen da eta erabilitako materiala zein instalazioak baita. Paketeen ideia apartekoa dela uste dut, eta jendea erakartzeko oso egokia pilotaz gain gauza gehiago eskeiniz.
ErantzunEzabatuGuzti hau kontuan izanda nire kalifikazioa 8,5 izango da.
Ebaluazio irizpide orokorrei dagokienez, diseinua oso ongi dagoela iruditzen zait eta traduktorea, blogeko hitzak bilatzeko, beste webguneetako bideoak eta informazioa ikusteko eta bloga ebaluatzeko aukera ematea oso ideia ona izan da. Informazio iturriei dagokienez, liburu eta blog ugari eta elkarrizketa bat erabili dituzue. Horretaz gain, argazkiak eta bidioak erabili dituzu testuan ematen duzuen informazioa azaltzeko, eta honek interesgarritasuna handitzen du.
ErantzunEzabatuEbaluazio irizpide zehatzei dagokienez, oso ideia ona iruditzen zait pakete desberdinen bitartez espezialitate ezberdinak frogatzeko aukera ematea. Informazioa modu argi batez azalduta agertzen da eta ez dago akats ortografiko nabarmenik. Gainera, aktibitateak izango dituzten gastuak kalkulatu egin dituzue.
Aurreko datu guztiak kontuan hartuta, nire ustez 9,5 bat merezi duzue.
Maria Galarza Infante, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. Maila.
Blogaren ideia oso interesgarria da, izan ere, aukera ezberdinak eskaintzeak bezero ezberdinen nahiei egokitzeko aukerak handitzen ditu. Informazio iturri ugari erabili dituzue: hiru liburu, webgune ugari eta elkarrizketa bat. Horretaz gain, informazioa argazki eta bideo ugariekin lagundu duzue. Eskuinaldean gehitu dituzuen aplikazioak (traduktorea, hitz- bilaketa, blogari buruzko iritzia emateko galdera,…) bloga irakurtzerako orduan erraztasunak ematen dituzte.
ErantzunEzabatuEdukiei dagokienez, oso argi bereiztu duzue ideia bakoitza eta aurretik aipatu dudan bezala, edukiak oso originalak eta interesgarriak iruditzen zaizkit. Pakete bakoitzaren aurrekontua modu egokian aurkeztu duzue eta ariketen edukiak azaltzeko orri bat gehitzea ideia ona iruditzen zait, orri bakoitzean informazio gehiegi ez egoteko. Ez dut ortografia akats nabarmenik aurkitu.
Beraz, 9,5 nota merezi duzuela uste dut.
Jon Ganboa Aldaba, JFKZ, 1. Maila.