Euskal kirol famatuena Bilbon bertan ezagutu nahi?
Esku pilota Bilbo eta eta Euskal Herriko kirol famatu eta garratzitsuenetakoa da. Kirol honetan indarra eta abileziaren konbinaketa handia eskatzen du, harria bezalakoa den pilota bati jotzeko. Esku pilota zenbait modalitatez osatzen da eta hauek frontoian eta trinketean jokatu ohi dira. Hauetan buruz buru eta binaka jokatu ohi da, nahiz eta hain ezagunak ez diren beste zenbait jokamoldeetara jokatu daiteken; hori bai, denek ikuskizun harrigarria sortzen dute.
PLANA
Goiza:
Bilbon egingo dugun irteera hasteko, guztiok Bilboko Abando geltokian geratuko gara, bertatik Miribillara doan trena hartzeko. Bertara metroz, trenez edota hiriko autobusez ailegatu zaitezkete (taxiz, Bilbora hegazkinez etorriz gero). Behin guztiak han bilduta, trena hartu eta Miribillako Frontoira abiatuko gara.
Lehendabizi, denak frontoian egotean, taldea 3 zatitan banatuko dugu eta talde bakoitzarekin arduradun (begirale) bat jarriko da ariketak gidatu eta zuzentzeko. Banatutakoan, Euskal pilotari buruzko sarrera txiki bat eskainiko dizuegu, zeinetan euskal pilotaren arauei buruz hitz egingo dizuegun, ondorengo saioa errazago egiteko. Azalpentxo honek 15 minutu inguru iraungo ditu eta jarraian, saio praktikoari ekingo diogu. Saio bukaeran, partehartzaile eta irabazleek sari (opari) bat jasoko dute gure eskumenez.
Eguerdia:
Frontoian amaitu eta bertatik aterakoan, Alde Zaharrera abiatuko gara bertan dauden tabernetan pintxo-potean joateko. Bazkalorduan, gosea piztu eta gero, Asador Arriaga jatetxe ezagunean menu bat dastatzeko aukera izango duzue (beste menu bat dastatzeko aukera badago), non Bilboko gastronomia dastatzeko aukera izango duzuen.
Arratsaldea:
Janaria amaitu eta erlaxatutakoan, Alde Zaharrean zehar ibiliko gara bisitatxo bat eginez eta bertatik irtetzean, Arriaga antzokian tranbia hartuko dugu. San Mamesen tranbia utzi eta museoa eta zelaia ikusteko aukera izango dugu. Bertatik irtendakoan, Tour-a bukatutzat emango dugu, baina begiraleek (nahi dutenei) poteoan joateko aukera emango dute, Bilboko beste gune ezagun batzuk bisitatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina