Munduko joko bizkorrena probatu nahi? Hau da
zure aukera!
Zesta punta, edo Jai Alai izeneko modalitatea, 1857-an sortu zen Senperen. Xistera Handi izeneko saskiarekin jokatzen da, eta 125-140 gramoko ahuntz larruz forraturiko pilota batekin.
Jokoa hain da bizkorra, non puntista edo
zestalariek 300km/h ko pilotak ere jaurti izan dituzten.
Normalean bi biren aurkako partiduak jolasten
dira, aurrelari eta atzelari finkoekin, eta 30-35 tantoetara jokatu ohi da.
Beraz, Zesta Punta probatzea nahi izanez gero, ezin dezakezu aukera hau galdu!
PLANA
Goiza:
10:00etan Jostaldi Pilotalekuan elkartuko gara. Hemen autobusen ibilaldi eta ordutegiak aurkitu ahal izango dituzue , bai eta autobus geltokitik pilota lekura iristeko mapa bat ere.
Goiza:
10:00etan Jostaldi Pilotalekuan elkartuko gara. Hemen autobusen ibilaldi eta ordutegiak aurkitu ahal izango dituzue , bai eta autobus geltokitik pilota lekura iristeko mapa bat ere.
Behin pilota lekura iristean, aldageletara eramango
zaituztegu, eta ondoren gure gidariak frontoirako bidea erakutsiko dizue, bertan begiraleekin elkartzeko.
Lehenengo, zesta puntari buruzko zenbait alderdi kontatuko dizuete begiraleek, eta ondoren xistera handia
jartzen erakutsiko dizuete, gero bakoitzak berea jarri ahal izateko.
Ondoren, teknika eta oinarriak erakutsiko
dizkizue irakasleak, bai eta
oinarrizko arauak ere. Ostean, bakoitzari pilota bat
emango zaio eta honelako ariketak egiten hasiko zarete.
Eguerdia:
Arratsaldea:
Bazkaldu ostean, gidariarekin batera
Hondarribia bisitatu ahalko duzue, bertako alde zaharra, portua eta bere
alderdi ederrenak ezagutuz, poteoan gabiltzan bitartean.
Eta jardunaldiarekin amaitzeko, berriro ere
Jostaldi pilotalekura bueltatuko gara, profesionalen bi biren aurkako partidu
bat ikusteko. Partiduaren aurretik Aurresku dantza bat egongo da, ekitaldiari hasiera emateko, tradizionalki egiten den moduan. Partidua amaitzean, berriz ere autobus geltokira gidatuko zaituztegu eta horrekin amaituko da zuen Tour laburra Hondarribian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina