ARIKETEN EDUKIAK

Blogaren zati honetan, pakete bakoitzeko saio praktikoetan burutuko diren ariketak daude azalduta, Tourrean datozen turistek Euskal Pilotaren zenbait modalitateen oinarrizko arauak eta teknikak ikas ditzaten. Horrela, euren artean jokatzean edota partida ofizialak ikustean, modalitate desberdinen funtzionamendua ulertzeko gai izango dira, baita hauetan jokatzeko (gutxi gora behera).
Hau esanda, jarraian aurki ditzakezue pakete bakoitzeko ariketa guztiak hitzez hitz azalduta.


Zesta punta (Lehenengo paketea)

Oinarriak: 15 minutu
- Lehenengo, eskuarekin pilota zesta barruan sartuko dute, eta behetik gorako mugimendu baten bidez pilota frontisaren aurka botako dute, xisterarekin pilota harrapatzen saiatuz.
- Behin mugimendu hau kontrolatzean, goitik berako eta alde batetik besterako mugimenduak probatuko dituzte, mugimendu bakoitzari dagokion jasotzea ere saiatuz.
- Ondoren, errebesa praktikatzeko txanda helduko da, izan ere Zesta Puntan pilota errebesez hartuz gero, errebesez bueltatzea derrigorrezkoa da. Hau eginda, jadanik oinarrizko teknika "kontrolatua" izango dute.
-Atsedena: Zesta jarrita edukitzea nekagarria izan daiteke, beraz atsedena ezinbestekoa da.

1 vs 1: 15 minutu
- Partiduko egoera hobeto ulertzeko egingo dugu ariketa hau: bertan jokalari bat pilota prestatzeaz arduratuko da, eta beste jokalariak berriz pilotaren ibilbidea jarraitu eta pilota hartu beharko du xisterarekin.
- Ondoren, pilota xisteraz frontisera bota beharko du, baina beste jokalariaren norabidean, honek eskuz har dezan.
- Azkenik, rol aldaketa emango da, biek praktika dezaten.

Primi: 30 minutu
- Azkeneko ariketak Primi edo Barrene izena dauka.
- Euskal Herriko joko tradizional bat da, eta bere fama, jokoak duen dibertsioari dagokio. Izan ere, jokalari guztiek batera jokatzen dute, eta inor ez da aspertzen.
- Eliminazio joko bat da. Jokalariren batek huts egitean (pilota ez hartu, txapa azpitik bota...) kanporatua izango da, eta hurrengo partidara arte itxaron beharko du. Horrela, jokalari guztiak bi izan ezik kanporatuak izango dira, eta finala jokatuko dute. Irabazleak primi edo barrene bat (bizitza) irabazten du.
- Irabazitako barrene kopuruaren kontaketa eramango du begiraleren batek, eta amaitzean, barrene gehien irabazi dituenari txapela eta pilota ofiziala emango zaizkio (gainerakoei pilota soilik).


Paleta Argentinarra (Bigarren paketea)

Oinarriak: 15 minutu
- Saio hasierako ariketak Paleta argentinarraren oinarrizko kolpeei buruzkoak izango dira.
- Taldea bitan banatuko da eta bakoitza trinketearen frontis eta errebotean ilara bana egingo dute.
- Begiraleak ezaugarri desberdineko pilotak prestatuko ditu eta banan banan ikasleek pilota palaz kolpatu beharko dute.
- Begiraleak prestatutako pilotak desberdinak direnez, ikasleek kolpe mota desberdinak egitera behartuta egongo dira: punpatu ondoren, airez, errebesez, teilatuan punpatutakoak...

Sake-errestoa: 15 minutu
- Pilota jotzen "ikasi" dutela, hurrengo ariketa sake eta errestoa nola egin praktikatuko dute.
- Horretarako, frontisera begira egongo diren bi ilara prestatuko dira: ezkerreko ilarakoak sakatzaileak izango dira eta eskuinekoak, berriz, errestolariak. Izan ere, trinketeko modalitate honetan hori izan behar da sakearen norabidea.
- Zenbait ronda egindakoan, errolak aldatu egingo dira eta sakatzaileak errestolari bihurtuko dira; eta aldrebes.

Horma bikoa: 15 minutu
- Ariketa honen bitartez, ikasleek modalitate honetan oso erabilgarria suerta dakieken teknika ikasiko dute: horma bikoa. Izan ere, trinketeko modalitate honetan, espazio finko batera pilota bidaliz tanto zuzena lortzeko aukera dago: teilatupeko xarea.
- Horrela, frontisera begira jarriko dira ikasleak bi ilara desberdinetan: bat ezkerrean eta bestea eskuinean; bakoitzak rol bat izango du.
- Eskuineko jokalariek horma bikoa egingo dute eskuinean pilota sarera bidaliz, tantoa lortzeko asmoz.
- Ezkerreko jokalariak pilota kolpatu beharko du sarean sartu aurretik, beste jokalariaren tantoa saihesteko. - Ondoren, zenbait saiakera egindakoan, errol aldaketa egingo da.

Errege pista: 30 minutu
- Aurreko guztia praktikan jartzeko, 2 vs 2 partiduak egingo dira.
- 5 tantora edo 5 minutura.
- Bikote irabazleak jokatzen jarraituko du, hurrengo bikote baten kontra.
- Bikote irabazleak (partehartzaileek pilota) bi pilota eta bi txapel jasoko dituzte.

Esku pilota (Hirugarren paketea)

Norabidea: 10 minutu
- Hasierako ariketa hau pilotaren ibilbidea kontrolatzen ikasteko ariketa izango da.
- Horretarako, jokalari guztiak bikoteka jarriko dira ezker hormaren luzeran eta bikote bakoitzari teniseko pilota bat emango zaio.
- Bikotea lerrokatuta jarriko da, hormatik 10 metrora eta bikotekidearengandik 5 metrora. Orduan, pilota duenak frontisera botako du bere kidearen norabidean eta bigarren honek pilota eskuz hartu beharko du, ondoren, prozedura errepikatuz.

Kolpea: 10 minutu eta 10 minutu
- Ariketa honetan bikoteak mantenduko dira eta, teniseko pilotaren ordez, esku pilotako benetako pilota (goxoa) emango zaio bikote bakoitzari.  
- Jokalari batek besteari pilota eskuz jaurtiz prestatuko dio eta bigarren honek pilota jo behar du, bere kidearen norabidean, honek berriz har dezan. Batek 10 kolpe egitean, errolez aldatuko dira.
- Biek oinarrizko kolpea kontrolatzean, ariketa moldatu eta peloteo bat izango da, hau da, bi jokalariek ahalik eta denbora luzeenean pilota bizirik mantentzen saiatu behar dira. Honen bidez, kolpea eta norabidearen jarraitzea praktikatuko dute.  

Barrene: 30 minutu
- Ariketa honek oinarrizko teknikak probatzeko balio du eta kanporaketazko denak denen aurkako partidan datza. Jokalari guztiak frontisaren aurrean kokatzen dira espazioa okupatuz. Orduan, baten batek kolpe txarra egitean, kanporatua da hurrengo partida hasten den uneraino. Horrela, bi jokalarik buruz buruko partida bat jokatuko dute 2 tantotara eta irabazleak barrene (bizitza bat) irabaziko du.
- Barrene gehien irabazten dituenak pilota ofizial (goxoa) bat eta txapela bat etxera eramateko zortea izango du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina