2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

HI ALL !

Esperientzia berriak, tradiziozkoak, kulturalak eta, batez ere, zirraragarriak probatu nahi? Prest al zaude Euskal Pilotaren bitartez Euskal Kulturan barrena murgiltzeko eta honi buruz ikasteko, noski, euskal probintzietan denbora zoragarria igaroz? Horrela bada, eskaintzen ditugun programak paregabeak dira zure asmoetarako, anima zaitez; hau da zure lekua!





GURI BURUZ...

Gure elkartea, "Pilota Tour", Euskal Herriko zonalde desbernitatik gatozen EHUn Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietan gradutako ikasle oiz osatuta dago; kirol maitale sutsu eta euskaldunak gara. Gure formazio urteetan eta esperientzia pertsonalen bitartez bereganatutako jakintzaz baliatuz, blog honetan aurki dezakezuen programa diseinatu dugu, guretzat hain garantzitsua den ondare kulturala EHko turismoarekin uztartzeko asmoz.




HELBURUA
Programa honen helburua Euskal Pilota
eta turismo aktiboa uztartzea da, horrela, atzerritik zein gainontzeko penintsulako eskualdeetatik datozen turistek euskal kulturaren ondare den Euskal Pilota ezagutu dezaten, jadanik ezagunak diren beste elementuez gain. Horretarako, Euskal Herriko probintzia desberdinetan garatu diren Euskal Pilotaren modalitateen ariketa-saioak bereganatzen dituzten "paketeak" eskaintzen dizkizuegu, noski, eskualde bakoitzeko paketea desberdina izanik, euskal kulturara gehiago hurbiltzeko eta Euskal Herriaren historian zehar hain ospetsuak izan diren jokoen oinarriak ulertzeko asmoz, familiarekin ondo pasatuz. Era berean, paketeek bestalako jarduerak barneratzen dituzte, blogean aurrerago azalduko dugun bezala. Horrela, Euskal Herriaren historiaz, kulturaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dizuegu prezio on batekin.


















OHARRA:
Mesedez, sakatu testu honen azpian dagoen "Iruzkinak" estekan zuen oharrak, iradokizunak eta balorazioak uzteko.

"PilotaTour-eko" langileak