BIGARREN PAKETEA

Paleta argentinarreko saio eta bazkari apartaz gozatu nahi? Ez itxaron gehiago!


Paleta argentinarra jatorri argentinarreko Euskal pilotaren jokamolde bat da. Trinketean jokatzen den modalitate ez zuzena da, hots, pilotak frontisean jo behar du derrigorrez. Partiduetan 2 vs 2 egoerak ematen dira eta jokalariek egurrezko paleta batekin gomazko pilota arin eta azkarra jo behar dute. Gainera, betaurreko berezi batzuk erabiltzea derrigorrezkoa da.
Trinketeak 30 metroko luzera eta 4 pareta dituen pilotaleku itxia da (frontisa, errebotea, eta eskuin-ezker paretak), kontrakantxarik gabekoa. Pilotaleku honen berezitasun batzuk teilatua eta honen azpian dagoen xarearen bitartez tantoa lortzeko aukera dira. Labur-labur azalduta, anima zaitez modalitate zirraragarri hau probatzera.

PLANA

Goiza:
10:00etan  Mendizorrotzako instalazioen sarreran elkartuko gara. Gasteizera heltzeko garraiobide nagusiak  busa  (peninstulatik) eta trena dira. Gure geralekura busez , taxiz edota tranbiaz gerturatu zaitezkete. Bertan guztiok elkartu ondoren, gure gidariak trinketera eramango zaituzte, lehenik bertako aldagelak erakutsiz, arropaz alda zaitezten. Prest zaudetenean, begiraleekin elkartu eta saio praktikoarekin hasteko.
Lehendabizi, paleta argentinarrari buruzko azalpen batzuk (arauak eta historia laburra) emango dizkizuete begiraleek. Azalpen hauen ondoren, saio praktikoari hasiera emango diogu. Saio bukaeran "sari" banaketa egongo da.


Eguerdia:
Ordu eta laurdeneko saioa bukatu eta eta gero, dutxa (nahi izanez gero) eta atsedentxo bat hartzeko denbora emango da eta, honen ostean, gidariak Forida Kaleko "The Bost" jatetxera eramango zaituzte, bertako menu goxo bat dastatzera. Bertara heltzeko bi aukera daude: Lehena, 20 minutuz ibiltzea edo busa hartzea.

Arratsaldea:
Jatetxea Gasteizko erdigunean dagoenez, bazkaldu eta erlaxatu ostean, begiraleek Gasteizko Alde Zaharrean barrena bisita gidatu bat eskainiko dute (boluntarioa), edo arratsalde osoa libre izango duzue Gasteizen egiten den bizitza eta bestelakoak probatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina